XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erantzun.

1 Nagusiak jatekoa ontzeaz arduratzen dira.

Zer egin dezakete haurrek bazkaria prestatzen laguntzeko? (Mahaia jarri, haurtxoari baberoa lotu, basoa bete).

2 Talotxoak baino lehenago hartuko dituztela uste al duzu saltxitxak eta arrautzak? Zergatik?.

3 Zergatik hasi da haurtxoa besteak baino lehenago jaten? Zer gerta liteke egingo ez balu?.

4 Mahaiko jaki guztiak beste batzurekin batera hartzen dira.

Zeintzu dira? (Botilako siropea talotxoekin batera hartzeko da).

Ikasi:
Zenbatzen.

Haurrak hasten direnean gauzak banatzen esanez bat niretzat, bat zuretzat, eta abar, zenbatzen ikasten ari dira.

Baliteke denbora luze samarrean honetan aritzea Lau gara, beraz lau katilu behar ditut esaten hasi baino lehen.

- Neska nagusiak eta anaiek mahaia jarri dute.

Nola zekiten zenbat tenedore eta labana jarri? (Zuen seme-alaben adinaren araberakoa izango da erantzuna).

(Edo kaxoitik banan-banan mahai-tresnak hartzen aritu ziren, bat amarentzat eta abar esanez, edo bestela zenbatu egin zituzten).

- Nola zekiten zenbat kate-xikara eta esne-katilu jarri? (Bata ala bestea nork nahi zuen galdetuz).

- Bi marmelada-poto eta gurin-barra bat bakarrik ipini dituzte mahai gainean.

Zergatik ez dago bana bakoitzarentzat? (Gauza batzuetatik ez dugu kantitate handirik jaten, horregatik elkarren artean bana ditzakegu).

Sentimentuak ezagutzen.

Haurrek aski izaten dituzte adierazpen banaka batzu marrazkiko pertsonei berek antzeko egoeran izango lituzketen sentimentuak ezartzeko.

- Pertsona hauek, alai ala triste daude?.

- Pozik al daude bazkariarekin?.

- Denek gosea dutela uste al duzu?.

- Usain gozo-gozorik hartzen al dute? (Talotxoena).

Gustatuko ote zaizkie talotxoak?.

Kontakizuna eta ariketak 60. orrialdean.